XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lege-gizon (abogado) izateko ikaste gutxi bear baitzuen, beraren adiskide on batzuek, Egiluz jaun andreak, Balladolid'era eraman nai izan zuten.

Berak apaiz-naya zala erantzun zienean, beren etxean bizi ta angoxe seminarioan ikasi eargin zioten.

Ain zuzen ere, nik neronen lenengo meza eman nuen egunean, 1888-garren urteko Done Migelez atera zan bera Lekeitiotik Balladolid'ako.

Atseginez alde batetik (beraren onerako baitzan), bestetik atsekabez ikusi zuen Lekeitioko uriak Goikoetxearen joakera.

Bertako semea izan balitz, etzuten maiteago izango.

Gero Balladolid'en izango zana, gure urian izan genduen: elizako musikalarien zuzentzaile; eta sail onetan esker ona ta maitetasuna baino beste saririk etzuen izan.

Inor etzan arritu beraren asmo onen berri jakiteaz.

Ogeita amalau urte zituen, apaiz ikasteak asi zituenean.

Arran ari zala, ango Maestro de Capilla il baitzan, Tolosa'ra Gorriti entzutetsuarengana etorri zan, Contrapunto ta Fuga ikastera.

Harmonía lenago Gazteiz'ko Abad zeritzayon apaiz baten ardurapean ikasi zuen.

Tolosan urterdi-inguru igarota, Balladolid'ko batzaldira (konkursua) beste batzuekin agertu zan.

Eritzia eman bear zuen maisuak bera soil-soilik autatu zuten, ternan besterik inortxo ere sartu gabe.

Naikide ayetarik batek, Olmeda'k, erizlariak eta Goikoetxea bera ere uri artako paperetan garrazki mindu zituen.

Zuen erritarrak orduan paperetan beretan jarki nai zuelarik, bertako batzuek burubide auxe eman zioten: bertan bera uzteko arloari; epayari eragitea txarrago izango zala, onena nor zan edozeinek zekiela-ta.

Zuen arteko batzuek, batez ere berarekin adiskidez lotuak izan zeratenok, izan liteke, bere bizitzeko gertaera au entzunez, arrituxe gelditu ta gainera aopean onelako zerbait esatea: gure erritar maitegarri au otzana zan, ezekien gora-goraka inoiz asten; apala zan, losintxa ta itz goxo ta gorespen-bila etzan bein ere ibiltzen; epetsua, egoarriduna ta odol-ila zan.

¿Nola izan diteke, beraz, pirri bat bezela, zirikatu egin zutela-ta, beraren burua zaintzen jaso ta jarki ta esetsi nai izatea?.

Apala ta otzana ta ur-ila de Genesarettko itxasoxkoa, auzoko mendiak txulo batean osin bat bailitzan daukatena.

Badaki, ordea, noizean beinka, itsaso zabal mugatu gabeak bezela, burua goratu ta ugin (olatu) gaitzez arrantzale gaixoak galdu-gordean erabiltzen.

Curam habe de bono nomine izen ona zaindu ezazu, irakurtzen degu jainkozko liburuetan.

Auxe egin nai izan zuen orduan Balladolid'ko maisu berriak.

Uste dan baino maizago, sarriago, ikusten dute burua musikalariak, beren izen ona zaindu-bearrean.